Zubietako joaldunek esnatu dute Astigarraga, Santa Ana egunez. Goizeko 10:00etan abiatu dira Foru Plazatik, bertan Santa Ana egunerako prestaketa lanetan ari ziren bitartean. Goiko Iturriko bidea hartu dute, eta kultur etxe zaharraren ondotik, Anuska auzora iritsi dira. Bertatik jarraitu dute ibilbidea, Lizardi baserriraino aurrena, eta kalez kale ondoren.