Santioak 2022 iruditan

Astigar dantza taldearen emanaldia, Santio egunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 25a, 20:47

Emanaldi ederra eskaini du Astigar dantza taldeak, beste behin, Santio egunean. Adin guztietako dantzariak aritu dira Txomiñenen, askotariko euskal dantzak eskainiz, frontoia bete duten ehunka ikusleren aurrean. Etengabeak izan dira txalo zaparradak, saio bakoitzaren ondoren. Bideoan ikusgai, taldeko dantzari helduenek eskaini duten aurreneko dantza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!