Gaur eta etzi, Astigarragako Mugi plataformak mahaiak jarriko ditu, informatzeko, kexak biltzeko eta egoera ikustarazteko. Gaur arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara egongo dira Kontxa Etxeberria plazan, eta etzi, goizeko 11:00etan, Norberto Almandoz plazan eta kale nagusiaren artean.