Santio Jaiak 2022

Gaurtik datorren asteartera, ehunka ekintza Astigarragako Santio jaien bueltan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 00:00

Bihar, danbor soinuek girotuko dute Astigarragako Foru plaza.

Eraso matxisten aurkako gune moreak, gaur eta etzi egongo dira (kale nagusia 36-38), gaueko 23:00etatik goizeko 04:00etara bitartean. 

Joan den asteburuan hasi ziren Santio jaietarako motorrak berotzen Beietz musika taldearekin, eta pilota jaialdiarekin, besteak beste. Hala ere, gaurkoan hasiko dira Santio jai ofizialak, txupinazoarekin. Aurreneko txupinazoa astigartar txikiek eskainiko dute, eguerdiko 12:00etan, Foru plazan, Xaguxar elkartearen eskutik. Eta ordu berean, feria gunearen irekiera egingo dute, Donostia ibilbidean. Arratsalderako, mota guztietako ekintzak antolatu dira, tartean; Alkoholik gabeko koktel tailerra, Homeins kale antzerkia eta txokolate jatea. 

Arratsaldeko 19:22an, Gure Izarra elkartea igoko da udaletxeko balkoira, eta Santio jaiei hasiera ofiziala emango zaie, txalapartaren, pregoiaren eta txupinazoaren laguntzaz. Jarraian, gaztetxoek korrika egiteko aitzakia ederra edukiko dute. Izan ere,  Astigarragako buruhaundiei eta erraldoiei emango zaie hasiera Foru plazatik abiatuta, eta jaiak bere horretan itzuli direla kontutan hartuz, indartsu itzuliko dira, seguru. 

Gauean, gozatzeko parada ere izango dute astigartarrek, musikaz betetako gaua izango baita. Gaueko 23:00ak aldera, The Spolem girlsek 60garren hamarkadako musika eskainiko dute, eta gaueko 00:00etan, gazteen artean ospea duen talde arabarra igoko da oholtza iganera: En Tol Sarmiento. Ordu berean, DJ Gaua antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak, ordu txikiak arte gozatzeko aukera eskainiz. 

 

Aspertzeko tarterik ez, bihar 

XX. Iker Ruizen omenezko 3x3 saskibaloi txapelketarekin hasiko da biharko eguna, eta goizeko 10:00etatik 20:00ak arte iraungo du. Kiroldegian jokatuko da Mundarrok antolatutako txapelketa. Goizeko 10:00etan, Bolo eta toka txapelketan aritzeko parada ere izango dute hainbat herritarrek, Noberto Almandoz plazan, eta izena emateko aukera txapelketa baino lehenago hasiko da, 09:00etatik 12:00etara. Goizeko 11:00ak aldera, marmitako lehiaketa herrikoiari emango zaio hasiera Norberto Almandoz plazan, eta Roxario jatetxeak abestutako saria emango zaio irabazleari. Eguerdiko 14:00ak aldera, bazkari baten bueltan bilduko dira gazteak txosnetan, eta marmitakoan parte hartu dutenak, berriz, 14:30ak aldera bilduko dira, prestatutako marmitakoaz gozatzera, Foru plazan. Hala ere, antolatzaileek aditzera eman dute, txartelak aurrez erosi behar direla. 

Arratsaldean, astigartar txikiek dibertitzeko aukera ezin hobea izango dute, izan ere, Wipe out parkea eta puzgarriak jarriko dituzte, herri eskolako atarian. Arratsaldean, Matraka elektrotxarangak hartuko du lekukoa, eta kaleetan barrena jai giroan, txoko guztiak igaroko dituzte. 18:30etan, aldiz, tronpeta eta teklatua alde batera utzi eta danborretara pasako dira. Herri danborrada antolatu baita gaur arratsalderako, Pasai txarangarekin batera, Foru plazatik abiatuta. 

Sun magoaren ikuskizunak emango dio gauari hasiera, gaueko 22:30ak aldera, eta jarraian, Astigarragako Gazte Asanbladak antolatuta, Burutik, Bada Giro eta DJ Susu Palomera entzuteko aukera izango du bertaratzen den orok. Gaueko 23:30etatik goizeko 03:00ak bitartean, botilzar egitasmoko hezitzaileak taberna inguruan ibiliko dira adin txikikoen kale zurrutari aurre egiteko. Eta 00:30etatik 1:45etara, Anita Parker entzuteko aukera izango dute astigartarrek, Joseba Barandiaran plazara bertaratuz gero.

 

Goizetik gauera ekintzak, etzi 

Etzi, gaupaseroek eta goizean goiz jaikitakoek, gutxi badira ere, Barrene partiduekin hasiko dute eguna, eta jolasek ez dute hutsik egingo; hori guztia Txomiñenean egingo dute. Eguerdiko 12:00ak aldera, aparrez beteko da Foru plaza, haurrentzat eta gaztetxoentzat. 14:00etan, berriz, Galtzaur elkarteak hartuko du festen lekukoa, erretiratuen bazkaria egingo baitute. Arratsalderako, ekintza mordoek hartuko dute protagonismoa, besteak beste, Hemendikara Zirika Zirkusen ikuskizunak Txomiñenean, gazte jolasak txosnetan eta bertsolariak Kontxa Etxeberria plazan. 

Gauean, Nemux diskofestak girotuko du Kontxa Etxeberria plaza. Horrez gain, Rodeo eta Yacolev 42 taldeek txosnetako oholtzara igoko dira. Azkenik, Kresala musika taldearekin itxiko dute artigartarrek eguna, Joseba Barandiaran plazan. 

 
Uztailak 25, astelehena

Astea erritmoarekin hasteko, Txirriskla elkarteko eta Norberto Almandoz musika eskolako txistularien dianak esnatuko du herria, astelehenean. Jarraian, haurrentzako jolasak antolatu dira, 11:00etarako. Pilotari kalean egingo dira, eta gaztetxoek aukera izango dute lehiatzeko, besteak beste, zaku lasterketetan, lokotxetan, sokatiran... Haurrentzako jolasez gain, meza nagusia egingo da Santiomendin, eta 12:30etan, udalbatzaren soka-dantzarekin inguratuko dute Foru plaza.

Eguerdirako mariatxien bisita izango dute astigartarrek, eta arratsaldean, Astigar dantza taldeak erakustaldia eskainiko du Txomiñenean. Arratsaldea aurrera joan ahala, ekintza eta emanaldi mordoek hartuko dute nagusitasuna, hala nola, Santa Ana eguneko idi demako Idien pisaketa, Foru plazan; Balkan Paradise orchestraren emanaldia, Psychoclown, Zo-Zongó taldearen perkusio eta piroteknia kalejira Foru plazatik abiatuta; Larrain dantza herrikoia Foru Plazatik abiatuta, eta gauean kontzertu gehiago. 

 
Santiotako azken eguna, uztailak 26 

Santio jaiei amaiera indartsua emateko, goizetik gauera bitartean jarduera ugari prestatu dituzte. Xabier eta Joxean trikitilariek dantzan jarriko dituzte herritarrak, Foru plazan zehar, eta 11:30ak aldera 'Brun' Burdingintzako artisauen erakustaldia eta sagardo dastaketan, burdina eta sagardoa nola uztartzen diren ikusteko parada izango dute. Eguerdian, idi demak hartuko du plaza, eta 14:30etan, elkartasun bazkari baten bueltan bilduko dira astigartarrak, Andoni Ollokiegiren ahotsak girotuta. 

Arratsaldean, berriz, ur parkean jolasteko aukera izango dute txikiek eta helduentzat, herri kirolak antolatu dituzte, Foru plazan. 'Bizirauten dutenen afaya' ere antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak, 21:00etarako, eta 22:30etan, zezen suzkoa aterako da Foru plazara, Astigarraga argitu eta festei amaiera ematera. Zezenaren suak itzaltzean, Laiotzek hartuko du lekukoa berriro, eta 00:00ak arte, gorputzak dantzan jartzeko aukera eskainiko du.

GUNE MOREA

Eraso matxisten aurkako gune moreak jarriko dira GAUR eta ETZI. 23:00etatik 04:00etara. Kale nagusian 36-38

SANTIO JAIAK

ASTIGARRAGA

GAUR

12:00 Txupinazo txikia, Foru Plazan, Xaguxar Elkarteak antolatua.

12:00 Feria gunearen irekiera Donostia ibilbidean. Uztailaren 26an txartelak 1€tan salgai.

14:00 Haur bazkaria Txomiñenean Xaguxar elkarteak antolatua. Txartelak aurrez erosi behar dira.

14:00 Gaztelekuko bazkaria Joseba Barandiaran plazan. txartelak aurrez erosi behar dira.

15:30 Alkoholik gabeko koktel tailerra Joseba Barandiaran plazan.

17:00 Homiens kale antzerkia Markeliñeren eskutik Txomiñenea pilotalekuan.

18:00 Txokolate jatea Xaguxar Elkarteak antolatua, Foru Plazan.

19:22 Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa gure izarra elkartearen eskutik udaletxeko balkoitik. elkartearen sorrera urtearekin bat egiteko egokitu da txupinazoaren ordua.

19:30 Astigarragako buruhandi eta erraldoiak Txirriskla elkarteko txistulariekin batera Foru plazatik abiatuko dira.

20:15 Txosnaren irekiera.

23:00-00:30 The Spolem Girls Joseba Barandiaran plazan. 60ko hamarkadako musika lau emakumeren ahotsean.

00:00 En Tol Sarmiento, Kontxa Etxeberria plazan. 

00:00 DJ Gaua: Gordas pinponeras eta Gzarny Bloodyriver, txoznan. 

BIHAR

10:00-20:00 XX. Iker Ruizen oroimenezko 3x3 saskibaloi txapelketa kiroldegian. Mundarro elkarteak antolatua.

Infantilak, kadeteak, juniorrak eta seniorrak. Izen-ematea eta informazioa: http://astigarraga3x3.blogspot.com/?m=1

10:00 Bolo eta toka txapelketa Norberto Almandoz plazan. Izen-ematea 09:30etik 12:00etara.

11:00 Marmitako lehiaketa txapelketa. Foru Plazan. Roxario jatetxeak babestutako saria.

11:30 Patata-tortilla lehiaketa herrikoia, Galtzaur elkartean.

12:00-14:00 Gaztetxoentzako Wipe out parkea eta haurrentzako puzgarriak ikastolako atarian.

13:00 Pasai txaranga Foru plazan.

14:00 Gazte bazkaria txosnan.

14:30 Marmitako bazkaria, Foru Plazan. Txartelak aurrez salduko dira.

16:30-18:30 Gaztetxoentzako Wipe out parkea eta haurrentzako, puzgarriak ikastolako atarian.

17:00 Matraka elektrotxaranga.

18:00 Mahai jolasen txapelketaren finala Galtzaur elkartean.

18:30 Herri danborrada Pasai txarangarekin Foru Plazatik abiatuta.

19:00 Bassagain soinu sistema txosnan AGAk antolatua.

22:30 Sun magoa: houdini el mago del club ikuskizunarekin Kontxa Etxeberria plazan.

23:00 Burutik, Bada Giro eta DJ Susu Palomera txosnan AGAk antolatua.

23:00-04:00 Eraso matxisten aurkako GUNE MOREA Kale Nagusian (36-38).

23:00-00:00 Kai nakai Joseba Barandiaran plazan.

23:30-03:00 Botilzarra egitasmoko hezitzaileak taberna inguruan ibiliko dira adin txikikoen kale zurrutari aurrea hartzeko.

00:30-01:45 Anita Parker Joseba Barandiaran plazan.

ETZI

07:00 Barrene partidak eta jolasak Txomiñenean AGAk antolatuak.

12:00 APAR JAIA Foru Plazan.

13:00 Hondarribiko Hiria musika banda Kontxa Etxeberria plazan.

14:00 Erretiratuen bazkaria Galtzaur elkartean.

16:00 Duo Imperial Norberto Almandoz plazan.

17:00 Hemendikara Zirika Zirkusen ikuskizuna Txomiñenean.

18:00 Gazte jolasak txosnan AGAk antolatuak.

18:30 Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu eta Aner Peritz “Euskitze” Bertsolariak Kontxa Etxeberria plazan.

19:00 Jose Trincado musikariak Sabina eta bere hamarkadako musikarien doinuak joko ditu Sagardo plazan.

20:00 Astelehen Goizak txosnan AGAk antolatuak.

22:30-01:30 Nemux diskofesta Kontxa Etxeberria plazan.

23:00-04:00 Eraso matxisten aurkako GUNE MOREA Kale Nagusian (36-38).

23:00 Rodeo eta YAKOVLEV 42 txosnan AGAk antolatua.

23:30-02:30 Kresala Joseba Barandiaran plazan.

UZTAILAK 25

09:30 Txistularien diana Txirriskla elkarteko eta Norberto Almandoz musika eskolako txistularien eskutik.

11:00 Haurrentzako jolasak Pelotari kalean: zaku lasterketa, lokotsak biltzea,sokatira....4-11 urte bitarteko haurrentzat Aurrera Mutilak elkarteak antolatuak.

11:00 Meza nagusia eta ondoren Txirrisklako txistularien saioa Santiagomendin, Donejakue ermitan.

12:30 Udalbatzaren soka-dantza Foru plazan. Baile de la corporación.

12:45 Elegancia Mexicana mariatxia kalejira Foru Plazatik abiatu eta Joseba Barandiaran plazan amaituko da.

18:00 Astigar dantza taldearen dantza erakustaldia Txomiñenean.

18:30 Kale Gorrian Barsanti konpainiaren kale antzerkia Kontxa Etxeberria plazan.

19:00 Northcousin eta No Rights txosnan AGAk antolatua.

19:30 Sta. Ana eguneko idi demako Idien pisaketa Foru Plazan.

20:00-21:30 Balkan Paradise Orchestra Bartzelonako emakumezko musikari taldea Joseba Barandiaran plazan.

23:00 Psychoclown, Zo-Zongó taldearen perkusio eta piroteknia kalejira Foru Plazatik abiatuta.

00:00 Larrain dantza herrikoia Foru Plazatik abiatuta.

00:30-02:00 Goxua’n salsa Joseba Barandiaran plazan.

00:30 Zulo eta FIkzio txosnan AGAk antolatua

UZTAILAK 26

09:30 Zubietako joaldunak.

10:00 Xabier eta Joxean trikitilariak Santa Ana eguneko jaia Foru Plazan.

11:30 Brun burdingintzako artisauen erakustaldia eta sagardo dastaketa

12:00 IDI DEMAK, 2.000 kiloko harria eta hiru idi pare: Matxain, Telleria eta Mixiyua. Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran Bertsolariak.

14:30 Elkartasun bazkaria eta ondoren Andoni Ollokiegi musikaria txosnan.

16:00-19:00 UR PARKEA ikastolako atarian.

18:00 Herri kirolak, Foru plazan: Gipuzkoako 2.mailako Aizkolari txapelketa: Jokin Urretabizkaia, Julen Gabirondo, Jesus Mª Mujika, Xabier Zaldua, Aratz Mugertza eta Andoni Iruretagoiena. Harrijasotzaileen erakustaldia: Hodei Iruretagoiena eta Lierni Osa.

19:30 Xabier eta Joxean trikitilariak Foru Plazan.

19:30 Hegaluzea eta Gernikako piperrak.

19:30-21:30 Laiotz Joseba Barandiaran plazan.

21:00 'Bizirauten dutenen afaya' txosnan AGAk antolatua.

22:30 Zezensuzkoa. Joseba Barandiaran plaza inguruan. Kale nagusia itxita eta zirkulazioa etenda egongo da Galtzaurko zubitik hasita 22:30etik 23:00etara. 

22:30-00:00 Laiotz Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!