Bi urteko etenaldi luze baten ostean, Santio Jaiak ospatuko dutuzte bihartik aurrera astigartarrek. Eta hori kontutan izanik, festa giroari ekarpena egin nahi diote herriko meraktaritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduek. Horretarako, festetarako zapiak banatuko dituzte, doan. Astiko Elkarteak, guztira, 2.500 zapi banatuko ditu, hain zuzen ere.
Herriko establezimenduetako bezeroek jaietan zehar eskuratu ahal izango dituzte zapiak, herriko taberna, jatetxe, denda eta zerbitzuetan. Beraz, Astiko Elkarteak, herritarrak animatu nahi ditu festen haiseran zapia janztera.
Deskontu bonu gehiago hilaren 31ra arte, «arrakastagatik»
Astiko Elkarteak uztailerako antolatu duen bigarren ekimena da hau; izan ere, deskontu bonuen laugarren edizoa martxan dago uztailaren hasieratik. Beste behin ere, Astiko Elkarteak deskontu bonuen kanpainaren arrakasta nabarmendu du: «aurreneko bi asteetan kopuru osoaren bi heren baino gehiago saldu dira». Beraz, Astiko Elkarteak erabaki du deskontu bonuen kanpaina uztailren 31ra arte luzatuko dela, eta horren aurretik, bonu gehiago jarriko direla erabilgarri.