Astigarraga 2022 aldizkariaren aleak, «harrera arrakastatsua»

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 20a, 00:00

Aldizkariko artikulu bateko argazkia. Miel Joxe Astarbe txistulari kuttuna.

Santiomendiko ingurune preziatuari buruzko bideo-erreportajeak 100 ikustaldi izan ditu, eta aldizkariko lan taldea pozez dago.

Herritarren «erantzun zabala dela eta» erakusketarietan berriro jarri dituzte ale berriak. Izan ere, aldizkaririk ez dagoenez,  hainbat pertsonak ekarpen ekonomikoa utzi dute, ale bat erreserbatzeko asmotan. Eta aldizkarian buru belarri ibili diren herritarrek, ziurtatu dute aurtengo edizioa oso erakargarria izaten ari dela: «artikulu eta lankidetza ugari aurkeztu baitira». Horri dagokionez, Santiomendiko ingurune preziatuari buruzko bideo erreportajeak, 100 bisita baino gehiago ditu, eta pozez dago Astigarragako aldizkarian dagoen lan taldea. Bideo hau ikusgarri dago astigar.eus/aldizkaria webgunean. 

Hau guztiagatik, eta gehiagogatik, aldizkariko lan taldeak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei: «bertako komunikazio-dokumentu honi ematen dioten erantzunagatik eta tratugatik. Izan ere, aldizkariak, urtero osatzen du gure entziklopedia herrikoia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!