Astigarragako sagardotegi eta nekazal-turismo askok seinaleztapena dute, «baina seinaleztapen hori ez da berdina guztientzat. Ez ditu jarraitzen ez kokapenari, ez irudiari eta diseinuari buruzko irizpideak» jakinarazi du Astigarragako Udalak.
Bestalde, landa baserri askok ez dute seinalerik, eta horrek bizilagunen eta bisitarien mugikortasuna zailtzen du: «eta are gehiago, larrialdietako zerbitzuena». Beraz , Astigarragako Udalak, erabaki du seinaleztapen eraginkorra eta homogeneoa jartzea; bai formari dagokionez, bai koloreei dagokionez, eta piktogramen diseinuari dagokionez.
Seinaleak eta panelak
Lehenik, baserri bakarren eta baserri multzoen seinaleak jarrik odira; ondoren, baserri, landetxe eta sagardotegien krokisak jarriko dira, baita informazio panel haundiagoak ere. Era berean, Udalak dio, kendu beharreko 18 seinale identifikatu direla, beraz, behin instalazioa amaituta, lan horiek egingo dira.
Horrez gain, Udalak jakinarazi du, Lur GEROA S.L. enpresak herriko landa eremuan dauden baserrien, landetxeen eta sagardotegien seinaleztapen berria instalatzeari ekin diola, eta uztailaren amaieran bukatuko duela.