Mural feministak ongietorria, Emakumeon Etxera dijoazenei

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 00:00

Saioa Arteaga, Griselle Morales eta Ainhoa Arzallus, murala atzean dutela.

Hitzordu berezia jarri zuen Astigarragako Emakumeon Etxeak, aurreko larunbaterako: bertaratu ziren guztien artean, mural feminista margotu zuten kanpoaldean. Ainhoa Arzallus, Saioa Arteaga eta Griselle Morales artista astigartarrek egin zuten diseinua, eta kolore biziz margotu zuten bertaratuek.

Bertaratu ziren guztien artean margotu zuten murala, Emakumeon Etxearen atarian.


Tamaina haundikoa da murala, eta atariaren eskuineko aldean egin dute. Aurrerantzean, muralak emango die ongietorria, Emakumeon Etxera gerturatzen diren guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!