Entsaioa bihar, Santio Jaietako danborradarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 00:00

Santio Jaiekin batera, bueltan izango da danborrada ere, Astigarragan. Uztailaren 23an aterako da kalera, arratsaldeko 18:30etan. Eta horri begira, entsaioa egingo dute bihar arratsaldean: Herri Eskolako patioan elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan. Danborradan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, horretarako jarri zuten hitzorduan, uztailaren 8an Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!