Uztaileko Plenoa, bihar arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 00:00

Ohi bezala, Santio Jaiak tarteko, astebete aurreratu du uztaileko Plenoa, Astigarragako Udalak. Bihar egingo dute, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gai-zerrenda laburra daukate lantzeko, eta honakoak dira gai nagusiak: 2021eko kontu orokorra; kreditu aldaketa bat, gaikuntza moda­litatean; eta Arrobitxuloko igogailuaren obra-kontratuaren aldaketa.

Plenoa bukatu ondoren, Tokiko Gobernu Batzordeak egingo du bilera, alkatetzan. Horretan izango dute gai-zerrenda luzeagoa, 13 punturekin. Horien artean, izango dira gai garrantzitsuak: Bidebitarte poligonoko ardatz nagusia hiritartzeko proiektua, ibai parkea haunditzeko proiektua, kiroldegia berritu eta haunditzeko obra-proiektua idazteko zerbitzu-kontratua, merkataritza-ekintzailetza sustatzeko programaren dirulaguntzak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!