Santio Jaien aurreko ekintzen barruan, bi hitzordu jarri dituzte gaurko. Goizean, familian egiteko orientazio proba izango da, 10:30etatik 12:30etara, Andre Gobadarien ibai parkean. Doakoa da, eta bertan eman behar da izena. Arratsalderako, berriz, puntako esku pelota jaialdia antolatu du Mundarrok Txomiñenen, 17:15etan hasita, hainbat profesional ohi tartean direla: Barandiaran-Apezetxea eta Arretxe-Gurutzealde, aurreneko partiduan; eta Xala-Alduntzin eta Bengoetxea-Santxez, bigarrenean.