'Alcarràs' filma ikusgai gaur, Erriberako atarian

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 15a, 00:00

'Alcarràs' filmeko eszena bat.

Zineaz kalean gozatzeko aukera izango da, gaueko 22:30etan. Doakoa izango da.

Beroak atseden pixka bat ematen duenean, kaleko gau giro atseginaz gozatzeko plan polita izango dute astigartarrek, gaurkoan. Izan ere, Alcarrás pelikula jarriko dute kalean, Erriberako atarian, gaueko 22:30etan hasita. Katalanez izango da, gaztelaniazko azpitituluekin. 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta doakoa izango da sarrera.

Solé familia da protagonista. Belaunaldiz belaunaldi, murtxikondo sail haundia landu du Alcarràsen, Kataluniako herri txi­ki batean. Baina 80 urtez lur bera lantzen aritu ondoren, baliteke uda honetakoa izatea azkeneko uzta. 2021eko Berlinale jaialdian saritu zuten filma: Urrezko Hartza jaso zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!