Zineaz kalean gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, bihar gauean. Alcarrás pelikula jarriko dute Erriberako atarian, 22:30etan. 12 urtetik gorakoei zuzendutakoa da, eta gaztelaniaz jarriko dute. Doakoa izango da sarrera. Berlinalen Urrezko Hartza saria jaso zuen 2021ean.