Bertso afaria bihar Ipintzan, inklusioaren alde

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 14a, 00:00

Inklusioaren aldeko bertso afaria antolatu dute Ipintza sagardotegian, biharko. Iluntzeko 20:15etan hasiko da, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. 32 eurokoa da prezioa, eta telefonoz erreserbatu behar dira sarrerak: 688 811 724. Lortutako irabaziak, Hernaniko errugbi inklusiboko taldearentzat izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!