Bihar arratsaldeko 16:00etan, kultura, euskera eta jaietako batzordeko ohiko bilera egingo dute. Erriberan izango da, eta honakoak izango dira eguneko aztergaiak, besteak beste, Astikoren dirulaguntza izendunari buruzko irizpena eta hitzarmena; praktikak egitasmoak; eta azkenik, Santiotako hitzarmenak.