Murala margotzeko hitzordua gaur goizean, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 9a, 00:00

Murala egin ostean, 12:30ak aldera luncha egongo da, Emakumeon Etxean. 

Mural feminista parte hartzailea egingo dute gaur goizean, Emakumeon Etxearen kanpoaldean. 10:00etan jarri dute hitzordua, eta guztien artean margotuko dute, Saioa Arteaga, Ainhoa Arzallus eta Griselle Morales artista astigartarrek egindako diseinua. Behin murala eginda, lunch batez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, 12:30ak aldera. Antolatzaileek gomendatu dute zikintzeko arropa ekartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!