Izena emateko aukera gaur, danborradarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 00:00

2019an lehenengo eta azkeneko aldiz egin zen danborrada Santio Jaietan. Baina aurten, berriro antolatu dute danborrada, uztailaren 23rako. Parte hartzeko, 18 urte baino gehiago izatea beharrezkoa da. Izena emateko hitzordua jarri dute antolatzaileek, gaur arratsaldeko 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan. «80 pertsonentzat izango da tokia, eta izena ematera datorren pertsona bakoitzak lau lagunen izena emateko aukera izango du». Gaur zerrenda beteko ez balitz, uztailaren 15ean errepikatuko lukete prozesua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!