Mural feminista margotzeko zita, larunbatean Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 18:42

Emakumeon Etxearen kanpoaldean egingo dute, eta goizeko 10:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua. Saioa Arteaga, Ainhoa Arzallus eta Griselle Morales artistek egin dute diseinua.

Mural partehartzaile feminista margotuko dute larunbat honetan, Astigarragako Emakumeon Etxearen kanpoaldean. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua bertan, horretarako.

Aurreneko saioan, herritarren ideiak bildu zituzten, eta horietatik abiatuta, muralaren diseinua egin dute Saioa Arteaga, Ainhoa Arzallus eta Griselle Morales artista astigartarrek. Irudian ageri dena da diseinua, hain justu. Orain, bertaratutako guztien artean margotuko dute murala. Horretarako, gomendatu dute zikintzeko moduko arropa eramatea.

Murala margotu ondoren, gainera, luntxa izango dute partehartzaileek, eguerdiko 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!