Ate joka dira Santio Jaiak, eta Galtzaur erretiratuen elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Hilaren 23an, patata tortilla eta mahai joko txapelketak antolatu dituzte. Horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, uztailaren 15a baino lehen. Uztailaren 24rako, berriz, Galtzaur elkarteko bazkideen bazkaria antolatu dute, eta izenematea bihar amaituko da. Bulegora bertaratuta eman daiteke izena, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean.