Eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia zabalduko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 00:00

Guraso Elkartearen helbidera bidali behar da curriculuma: gurasoeslkartea@astieskola.eus.

Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du, 2022-2023 ikasturtean sor litezkeen beharretarako; besteak beste, antzerkian, artisten txokoan, txalapartan, munduko dantzetan, yogan eta eskola kirolean. 

Ordutegiari dagokionez, ekintzak eguerdietan izango dira 2022 eta 2023 ikasturtean, bi txandatan banatuta: eguerdiko 12:00etatik 13:10etara aurrenekoa, eta jarraian bigarrena, hau da, 13:10etatik 14:20etara. 

Curriculum Vitaeak, emailez

Hezitzaileen lan poltsan izena emateko, Curriculum Vitaea bi­dali behar da emailez, guraso­elkartea@astiekola.eus helbidera. Guraso elkarteak zehaztu du, euskeraz aurkeztu behar direla Curriculum Vitaeak. 

Mezuaren gaian 'lan poltsa' jartzea gomendatu dute, eta izen abizenak ere jarri behar dira. Mezuan, berriz, norberak zehaztu beharko du zein eskolaz kanpoko zein ekintzetan parte hartu nahiko lukeen. Amaitzeko, jakinarazi dute, eskabideak aurkezteko epea irailaren 26a izango dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!