Ate joka ditugu Santio jaiak, eta urtero moduan, danborrada antolatu dute. Bertan parte hartzeko aukera dago, eta horretarako aldez aurretik izena eman behar da. Apuntatzeko hitzordua jarri dute ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean, Joseba Barandiaran plazan. Entsaioa Astigarragako Herri Eskolako patioan izango da, uztailaren 19an, 19:00etan.