Sardina festak girotuko du larunbat honetan, Astigarragako Joseba Barandiaran plaza

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 6a, 00:00

Sardina jate ederraz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, larunbatean.

Etzi, berriz, Txori kantazale kontzertua eskainiko dute Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak. 

Santio jaietarako prestaketa gisa, Sardina Festa antolatu da larunbat honetarako. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera festari, Joseba Barandiaran plazan. Aurrera mutilak Errealaren aldeko lagun elkarteak urtero antolatzen du sardina jatea eta txotxa, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: «sardina ederrez gozatzeko aukera izango dute astigartarrek larunbatean, beraz, animatu eta bertaratu Sardina Festara!». 

Etzi, ekintza gehiago 

Sardina Festa larunbatean bada ere, ostiralean ez dute aspertzeko tarterik izango astigartarrek. Izan ere, Txori kantazale eskainiko dute Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak. Erriberako teilatupean izango da kontzertua, arratsaldeko 20:00etan hasita. Kontzertu honek, parentesi bat proposatzen du: «Xabier Leteren obra atseginez murgiltzeko eta haren hitz eta musikekin beste behin hunkitzeko». Horrez gain, Astigarragako aldizkariaren 41garren alea aterako da kalera. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!