Plaza libreak Astigarragako Eguneko Zentroan, 65 urtetik gorakoentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 5a, 00:00
Astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etatik, 17:15etara dago irekita.

Astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etatik 17:15etara dago irekita Astigarragako Eguneko Zentroa. 

Eguneko zentroa, Biharko taldeak kudeatzen duen Eguneko Arreta zerbitzua da, adineko pertsonen arreta eta elkarbizitzarako sortua. Eta Astigarragako Udalak aditzera eman du, plaza libreak daudela. 

Hainbat helburu ditu Eguneko Zentroak, besteak beste, independentzia pertsonalerako gaitasuna ahal den gehien mantendu edota berreskuratzea; eguneroko bizi ekintzetan dependentzia maila desberdina duten adineko pertsonak behar duen asistentzia zerbitzuak eta arreta eskaintzea; erlazio eta ekintza sozialak garatzeko gune egokiak sortu eta eskaintzea; adinekoek aisialdia aktiboki betetzea; eta adinekoak mantentzen dituzten familiei laguntza soziala eta asistentziala eskaintzea. Eguneko Zentroa astelehenetik ostiralera dago zabalik, goizeko 09:30etatik arratsaldeko 17:15etara. 


Eguneko Zentroak eskaintzen duena

Ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu Astigarragako Eguneko Zentroak: garraio zerbitzua; arreta pertsonalerako zerbitzuak: garbitasun pertsonala, elikadura eta dieten kontrola, tratamenduen kontrola, zainketa eta konpainia; psikogeriatria arreta zerbitzua; gizarte arreta zerbitzua; ariketa fisikoa: Gimnasia eta errehabilitazio funtzionalerako ariketak; eskulan-terapia: Pertsona bakoitzaren gaitasunaren araberako jarduera ezberdinak, hala nola, puntua, marrazketa, plastilina, etab; ariketa kognitiboak: Egunkaria irakurtzea, puzzleak, idazketa, etab; denbora libre eta normalizazio sozialerako zerbitzuak: Ekintza kulturalak, jolasak, erlijiosoak, lan taldeak, etab.

Astigarragako Eguneko Zentroan sartzeko, 65 urtetik gorakoa izan behar da, hala ere, Udalak dio «salbuespenak» egon daitezkeela. Horrez gain, menpekotasuneko lehen gradua izan behar da, eta azkenik, udaletxeko gizarte zerbitzuetan egin behar da eskaera. 

Eguneko zentrora bisita bat hitzartzeko, edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 33 74 01 telefonora. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!