Santiotako danborradan izena emateko zita, ostiral honetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 00:00
Danborrada, 2019ko Santioetan.

Joseba Barandiaran plazan egongo dira, 19:00etatik 20:00etara, uztailaren 23an atera nahi dutenentzat.

Berriro ere kalera aterako da danborrada aurten, Santio jaietan: uztailaren 23an izango da, 18:30etan abiatuta. Eta bertan parte hartu nahi duenak, ostiral honetan dauka izena emateko aukera, uztailaren 8an. Horretarako, Joseba Barandiaran plazan egongo dira, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. 80 lagunentzat izango da tokia, eta pertsona bakoitzak, lau lagunen izena eman ahal izango du gehienez ere. Ostiral honetan plazak bete ezean, hurrengo ostiralean (uztailak 15) ere izango da apuntatzeko aukera, ordu eta toki berean.

18 urtetik gorako edozeinek hartu dezake parte danborradan, eta entsaio bat egingo dute uztailaren 19an: Herri Eskolako patioan, 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!