Izenematea zabalik, Galtzaurren Santio jaietako ekintzetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 00:00
Duo Imperialen kontzertua izango da Galtzaurren, uztailaren 24ko bazkariaren ondoren.

Santio jaien barruan, bazkaria antolatu du Galtzaur jubilatuen elkarteak, bazkideentzat. Uztailaren 24an izango da, 14:00etan Galtzaurren bertan; eta Duo Imperial taldearen kontzertua izango da ondoren. Bazkarirako, gaur zabalduko dute izena emateko epea, ostiralera arte: egoitzako bulegoan, 10:00etatik 12:00etara. 30 euro dira.

Bazkariaz gain, patata tortilla lehiaketa eta mahai jokoen txapelketak ere antolatu ditu Galtzaurrek, Santio jaietarako. Uztailaren 23an izango dira, eta horietarako ere, aldez aurretik eman behar da izena. Uztailaren 15era arte dago horretarako aukera, Galtzaurren bertan. Aurreratu dute, produktu gastronomikoen sorta bat jasoko dutela lehiaketetako irabazleek eta partehartzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!