Santiotako marmitako egunean izena emateko aukera dago, bihartik uztailaren 5era bitartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 30a, 00:00
Marmitako ederrak egin zituzten.

Marmitakoan izena emateko, idatzi marmitako.astigarraga@gmail.com helbidera, edo Erribera kulturgunera bertaratu. 

Ate joka ditugu Astigarragako Santio jaiak, eta marmitako eguna antolatu dute, uztailaren 23rako. Parte hartzeko aukera dago, eta izena emateko aukera bihartik uztailaren  5era bitartean izango da. Bi modu daude apuntatzeko: alde batetik, mamitako.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzita; edo beste alde batetik,  Erribera kulturgunera bertaratuta. 

Marmitako egunerako hainbat oinarri zehaztu dituzte: talde bakoitzak 20 lagunentzako marmitakoa prestatu beharko du; azpiegitura eta osagai minimoak antolakuntzak jarriko ditu; marmitakoak 11:00etan hasi eta 13:45etan bukatu beharko dira; gehienez 20 talde izango dira eta gehiago badaude zozketa bidez erabakiko da. Zozketa hau uztailaren 7an izango da, 19:30etan Foru Plazan. 

Azkenik, antolatzaileek adierazi dute herrikidez osaturiko epaimahai batek aukeratuko duela irabazlea. 

Santiotako herri bazkaria, aipatu moduan, uztailaren 23an izango da, 14:30etan Foru Plazan, eta bazkarirako txartelak uztailaren 14an jarriko dira salgai. Helduek 12 euro ordainduko dute sarrera, eta txikiek, berriz, 8 euro. Bazkari txartelean, marmitakoa, postrea, edaria, ogia, kafea eta kopa sartzen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!