Ohiko Plenoa, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 28a, 00:00

Gaur egingo du ekaineko Plenoa Astigarragako Udalak, ohiko deialdian. Udaletxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta bederatzi gai izango dituzte lantzeko. Aurreko akta onartu eta kreditu aldaketa baten berri eman ondoren, kontratu aldaketa bat landuko dute: udal eraikinen garbiketaren zerbitzu kontratuaren bigarren lotearena. Ondoren, poltsa konpostagarriak hornitzeko kontratazio espedientearen onarpena bozkatuko dute. Donostia ibilbidea berrurbanizatzeko obren kontratazio espedientearen esleipena ere eztabaidatuko dute Plenoan. LGTBI+ Nazioarteko Egunaren inguruko adierazpen instituzionala landuko dute, eta bi moziorekin bukatuko dute Plenoa. EH Bilduk eta PSE-EEk aurkeztu dute mozio bana, eta biak dira udalerrietan Osakidetzaren anbulatorioak ixtearen kontra egin, eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!