Xabier Mikel Azparren, hirugarren Espainiako Erlojupeko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 15:03

Astigarragako txirrindularia 23 segundora geratu da Raul García Pierna irabazlearengandik eta zortzi segundo galdu ditu Oier Lazkano azpitxapeldunarekiko.

Xabier Mikel Azparren (Euskaltel) astigartarrak brontzezko domina lortu berri du, Mallorcan, Espainiako Erlojupeko Txapelketan. Astigarragako txirrindulariak profesional mailan lortzen duen emaitzarik esanguratsuenetakoa da, esanguratsuena ez esatearren eta erakutsi du erlojuz aurka Estatuan dagoen txirrindularirik hoberenetarikoa dela. Ikusi besterik ez dago noren aurretik geratu den.

Urrezko domina eta txapeldun Raul Garcia Pierna madrildarra izan da. Kern Pharma taldekoa Oier Lazkano Movistar taldeko arabarra eta Xabier Mikel Azparren baino azkarragoa izan da.

38 kilometrotako erlojupekoan 46 minutu eta 23 segundo behar izan ditu ibilbidea amaitzeko. 15 segundo besterik ez dizkio atera Lazkano gasteiztarrari eta Azparren 23 segundora sailkatu da. Beraz, oso denbora estuan sailkatu dira lehenengo hiru txirrindulariak. 

Beraien atzetik sailkatu dira: Carlos Rodríguez 46:54  Ion Izagirre 47:02 Alex Aranburu 47:13 eta Juan. Ayuso 47:20. bezalako txirrindulari esanguratsuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!