LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, kale antzerkia gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 25a, 00:00

Hortzmuga Teatroak 'Bidearen amaieran' emanaldia eskainiko du 20:00etan, Erriberako atarian. Euskeraz izango da, dohainik.

Ekainaren 28an, datorren asteartean, LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren haritik, gaur, Hortzmuga Teatroak Bidearen amaieran kale antzerkia eskainiko du Erriberako atarian. Arratsaldeko 20:00etan jarri dute horretarako hitzordua.

Aurreratu dutenez, 20 urteren ondoren, alzheimerra duen aitak drag queenez jantzia topatuko du marikoia izateagatik etxetik bota zuen bere semea. Hauxe azaldu du Hortzemuga Teatroak: «Dagoeneko 20 urte pasatxo gora igaro dira, bere auzokide guztien aurrean, Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik. Dena perfektua edo ia perfektua zirudien, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu zen arte. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik, eta Pedrok beti egon nahi izan du itsu edo, behintzat, beti nahi izan du bizimodu normal bat. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea ez ziren inoiz normaltasun horren parte izan».

 

Herritar guztiei zuzendua

Ikuskizuna da aldarrikapenak lau haizetara zabaltzen dituen «kaleko emanaldi emozionala, publiko guztientzat zuzendua eta umorez, endreduz eta sentimenduz betetakoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!