Gipuzkoako Txapelketaren hiru final jokatuko dituzte gaur Txomiñenen

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 11:25
Xuban Goñi astigartarrak jokatuko du finaletako bat.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira partiduak, eta bigarrenean ariko da Xuban Goñi astigartarra, Oiarpeko Manex Olaizen kontra, lau t'erdian. Oier Galarragak eta Enaitz Isastik, berriz, Orion daukate binakakoaren finala, 19:30etan.

Gipuzkoako Txapelketako kontsolazioko hiru final jokatuko dituzte gaur arratsaldean, Astigarragako Txomiñene frontoian, 19:00etan hasita. Eta horietako batean, Xuban Goñi astigartarra ariko da. Lau t'erdiko ekialdeko finala jokatuko du, kadeteen lehenengo mailan; eta Oiarpeko Manex Olaiz izango du kontrario.

Aurreneko partiduan, berriz, infantilen lehenengo mailako ekialdeko finala jokatuko dute, binaka: Añorgako Aiert Aburuza eta Ander Pagola, Pagazpeko Aimar Alejoren eta Enaitz Errastiren kontra. Eta jaialdiko hirugarren partiduan, Iñigo Labaka hernaniarrak jokatuko du lau t'erdiko ekialdeko finala, nagusien lehenengo mailan, Epleko Adur Etxezarretaren kontra.

Beste final asko jokatuko dira asteburu honetan, Gipuzkoa osoan zehar. Eta horietako batean, Oier Galarraga eta Enaitz Isasti astigartarrak ariko dira. Infantilen bigarren mailako ekialdeko finala jokatuko dute, binaka, Orioko Ganix Minerren eta Etxahun Sukiaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!