Bihar arratsaldeko 20:00etan, 'Bidearen amaieran' antzerkia eskainiko du Hortzmuga teatroak, Erriberan. Antolatzaileek aditzera eman dute euskeraz izango dela, eta doakoa dela. Biharko emanaldi honek, LGTBI+ eguna jartzen du erdigunean eta honakoa kontatzen da: «20 urteren ondoren Alzheimerrak jotako aitak etxetik marikoia izateagatik botatako semea drag queenez jantzia topatuko du».
Bihar, berriz, Aiztondo abesbatzak eta Txirrisklako txistulariak musika emanaldia eskainiko dute Erriberako atarian, eguerdiko 13:00etan.