Gaur, Astigarragako Eragiyok abesbatza, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Pablo Sorozabali eskainitako zikloaren itxierako kontzertu haundian. «Sorozabal 1887an jaio zen Donostian eta, beraz, bere jaiotzaren 125. urteurrena ospatzen ari da aurten. Hori dela eta, Donostia Musikak hiru kontzertuz osatutako zikloa antolatu du Victoria Eugenia Antzokian ekainaren 22tik 24ra arte. Bertan, maisu donostiarrak egindako lanaren alderdi gehienak erakusten ari dira».
Emanaldi honen ostean, Eragiyok abesbatzari, oraindik ez zaio iritsiko oporretarako garaia. Izan ere, bi aste barru Akizen eskainiko dute hurrengo kontzertua, Espainiako eta Frantziako ahots ezberdinen laguntzarekin.
Azkenik, San Inazio egunez Astigarragan izango dira kaleko emanaldi eskainiz Gure Izarra elkartearen mendeurreneko ekitaldien barruan.