Makina bat jarduera Astigarragan gaur, San Joan bezpera ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 00:00
22:30etan izango da San Joan sua.

Gaurko ekintzez gain, bihar 'Aztarnak' dokumentala proiektatuko dute Erriberan. Arratsaldeko 18:00etan eskainiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Bihar da San Joan eguna, eta gaur San Joan bezpera ospatzeko hainbat ekintza egingo dituzte astigartarrek, Foru plazan. Arratsaldeko 19:00etan, San Joan zortzikoa entzuteko aukera eskainiko dute Txirriskla elkarteko txistulariek. Izan ere, kalez kale ibiliko dira, herria girotzen. Gauean, 22:30ak aldera San Joan suak Astigarraga argituko du eta Astigarreko dantzariek, San Joan zortzikoa dantzatuko dute, sua inguratuz. Antolatzaileek aditzera eman dute, plazaren erdia dantzariek erabiliko dutenez «ikusleei alboetan jartzea eskatzen diegu».

Emanaldi hau amaituta, zezen suzkoak hartuko du lekukoa. Gaueko 23:00etan, Foru plaza zeharkatuko du eta aldi berean txistulariek Txomin San Sebastian zenak Astigarragan jasotako Iriarena joko dute. 

Bihar, berriz, arratsaldeko 18:00etan, Maru Soloresek ekoiztutako Aztarnak dokumentala proiektatuko dute Emakumeon etxean. Euskeraz proiektatuko da dokumentala, azpitituluekin, eta gogorarazi dute doakoa dela. Bizitzako aztarnei buruz jarduten du dokumentalak: «Betirako ote dira aztarna horiek? Dokumentala memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia da, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!