Justo Arocena Arruabarrena astigartarra omendu zuten, Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 21a, 00:00
Astigarragako Foru Plaza, frankismo garaian.

Astigarragako Udalak, Justo Arocena eta frankismoren gainontzeko biktimak gogoan izan nahi ditu. 

Justo Arocena Arruabarrena astigartarra, 1910ean jaio zen, apirilaren 28an, Juana eta Placidoren semea, ogibidez jornalaria eta UGTko afiliatua zena. Udalaren hitzetan, Astigarragako frente popularreko gerra komisarioa eta milizianoen zerrenda sinatzailea ere. Bilbon egon zen errefuxiatua 1936an, eta 1939an hil zen, Gernikako gerrako presoen ospitale militarrean. 

Gernikako Pipergorri kultur elkarteak 1938 eta 1940 urteetan Gernikako gerra-presoen ospitale militarrean hil ziren preso errepublikarrei buruzko liburu bat argitaratu du, eta ekainaren 3an, omenaldia egin zieten. 

Hau guztia kontutan hartuz, Astigarragako Udalak, Justo Arocena eta frankismoaren gainontzeko biktimak gogoan izan nahi ditu, eta gerra zibilean gertutako azaleratzea eta errekonozimendua eskaintzea ere beharrezkotzat jotzen du. 

Udalak memoria historikoa berreskuratzearekin daukan konpromisoa medio, frankismoaren biktimen testigantzak jasotzeko bulegoa eduki du martxan aurreko hilabeteetan. Beraz, ildo beretik, dei egiten die Justo Arocenaren senideei, Udalarekin harremanetan jar daitezen. Udalak jaso dituen testigantzak Argentinan irekita dagoen kereila kriminal kolektiboan txertatuko baitira, Espainiako justizia sistemaren aurrean aurkezteaz gain.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!