Galtzaur elkarteak urte osoan egiten dituen jarduerak aurkeztu zituen, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 21a, 00:00
Harrera plana ere diseinatzen ari dira, eta inkesta bat sortu du Galtzaur elkarteak: «kide berrien interes eta kezkak ezagutu ahal izango ditugu».

Harrera plana ere diseinatzen ari dira, eta inkesta bat sortu du Galtzaur elkarteak: «kide berrien interes eta kezkak ezagutu ahal izango ditugu». 

Galtzaur jubilatu eta pentsionisten elkarteak 40 urte betetzen dituela aitzakia hartuta, joan den ostegunean elkarteko zuzendaritza batzordea bildu zen, Galtzaurrek nola funtzionatzen duen informatzeko. Urte osoan zehar egiten dituzten ekintza hauek azaltzeko, triptikoa erabili zuten. Horrez gain, aipatu zen argazki erakusketa bat egingo dutela Galtzaurren egoitzan, uztailean: «bertan elkartearen 40 urte hauetan egin den boluntariotza erakutsiko da». 

Aurtengo urtarriletik, harrera plan berri bat diseinatzen aritu dira, eta plan honen helburuan zeintzuk diren azaldu zituzten: «elkarteko kide izan nahi duen jubilatu edo pentsionistak elkartean egiten dena ezagutu ahal izatea. Eta triptikoak, helburu hau betetzen lagunduko digu. Izan ere, komunikazioa tresna honi esker, Galtzaurrek elkarteko kideei eta Astigarraga osoari helarazi diezaioke zer egiten duen elkarteak, bere kudeaketa eta antolaketa, eta zein ekintza egiten dituen astero nahiz noizbehinka». 

Halaber, inkesta bat ere sortu dute: «inkesta honen bidez, kide berrien interes eta kezkak ezagutu ahal izango ditugu, baita elkartean aktiboki parte hartzeko duten interesa ere, zuzendaritza batzordean edota lan-komisioetan. Modu honetara, zuzendaritza batzordeak, lan komisioekin elkarlanean, kideen interesen araberako ekintza prestatu ahal izango ditu, hazten eta eraldatzen jarraitzeko». 

Azkenik, Galtzaurrek beteko dituen 40 urte hauek Astigarragako herritarrekin ospatzeko, kideekin ekintza ezberdinak egingo dira: «ekintza hauetako bat uztailean bertan Galtzaurren egoitzan egingo den argazki erakusketa da. Beraz, nahi izanez gero, herritar oro joan daiteke ikustera, elkarteko kideren batekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!