Ohiko bikoteekin gerta daiteke, berez gazteak izatea, baina harremana zaharra izatea. Horregatik, ondo egon daiteke, urtean behin edo bi urtean behin, Harremanaren Inspekzio Teknikoa egitea. Konfiantzan oinarrituta egitea da gomendagarriena eta hainbat galderei zintzotasunez erantzutea.
Jarraian ipini ditugun galderei erantzun diezaiokegu, bikoteko kide bakoitzak bere aldetik eta gero elkarrekin komentatzen joan. Ibilbide polita izan daiteke eta presarik gabe egin beharrekoa. Elkar gehiago ezagutzeko aukera emango du eta gure harremana eguneratzeko balioko du.
Irudika dezakegu 1etik 10era nola erantzungo genituzken honako galdera hauek bikote harremanari begira:
· Bikote harremanean, elkarbizitzari dagokionean, gaur egun duzun asebete sentitzen al zara?
· Eta harreman erotikoei dagokionean, zein puntuazio jarriko zenuke?
· Hazkuntza pertsonala edo/eta askatasunari dagokionean nola sentitzen zara erlazioan?
· Zeintzuk dira zuen indarguneak?
· Zeintzuk ahulguneak edo errepikatzeko joera duten gabeziak?
· Zer uste duzu jarri duela zure bikotekideak indarguneen inguruan?
· Zer esango zenuke pentsatu duela zure bikokideak ahulguneen bueltan?
Horrez, gain, datozen 6 hilabeteei begira jarri eta ezarriko zenituzken erronkak idatz itzazu: 1) pertsonalak 2) bikotekoak eta 3) desira berriak edo alboratuta geratu direnak.
Gerta daiteke, hainbat gai mahai gainean jartzeko beldurra izatea, helburuak finkatzeak segurtasunik gabe egitea, edo ondokoak gure eskaerak zintzoki ez jasotzea, besteak beste.
Behar bada, ez gaude ohituta, harremanean indarrean dauden ohitura, desira, egitura eta joera batzuetaz argi eta garbi hitz egiten. Edota desira faltaren aurrean beste alde batera begira jarri gara, minik ez sentitzeko.
Edozein dela zuen kasua, aukera izango duzue, Harremanen Ikuskapen Tekniko hau profesional batetaz lagundurik egitea. Berak lagundu ahalko du, alde guztien ikuspuntuak balioan jarriz, aurrera nola egiteko irizpideak emateko. Harremanak aktualizatzea ezinbestekoa da alaiatasunak, ilusioak eta desirek erdigunea har dezaten!
Astigarragako PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua doakoa eta konfidentziala da.
Hitzordua egiteko: 656 544 606
astigarraga.eus/sexu
@Parremanitz
@PlaxArremanitz