Musika egunari jarraipena gaurkoan, Norberto Almandoz musika eskolak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Gabonetan ere sekulako kontzertua eskaini zuten Astigarragako musika eskolako ikasleek.

Musikaz gain, hilabetea amaitu arte makina bat ekintza antolatu dituzte Astigarragan, bestak beste, literatura solasaldiak, antzerkiak eta tailerrak.

Ofizialki ekinaren 21a da Musikaren Nazioarteko eguna, baina astigartarrek asteburua aprobetxatze aldera,  musika entzunaldiak antolatu dituzte astebururako. Atzo, Norberto Almandoz musika eskolako ikaslek eta taldek kontzertua eskaini zieten bertaratu ziren astigartarrei, ikasturteari amaiera emateko. Eta gaurkoan, goizeko 10:30etan eskainiko dute bigarren entzunaldi bat. Eguerdiko 12:15etan, berriz, etxeko txikien talentuak ikusteko aukera izango dute guraso, senide edota lagunek, antzokian eskainiko duten ikasturte amaierako emanaldiarekin. 

Musikaz gain, eskulanetan jarduteko tartea ere izango dute astigartarrek gaur goizean, Karen Rosentreterrekin. Tailerra goizeko 11:00etan hasiko da, Erriberan. Harituz da antolatzailea, eta gogorarazi dute tailerra doakoa dela eta parte hartzea irekia. 

Datorren astelehenean, berriz, Simone De Beauvoirren La Ceremonia del Adios liburuari buruzko saioa eskainiko du Jorge Carrerok. Gaztelaniaz izango da saioa, 19:30etan, Erriberan.

 

San Joan bezperan, ekintzak Astigarragan 

Hilaren 24a da San Joan eguna, eta bezperan, hainbat ekintza prestatu dituzte Astigarragan. Arratsaldeko 19:00etan, San Joan zortzikoa entzungo da kaleetan barrena, Txirriskla elkarteko txistularien eskutik, Foru plazan. Gaueko 22:30etan, San Joan suak Astigarraga argiz piztuko du eta Astigar taldeko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute inguruan. Jarraian, zezen suzkoa aterako da Foru plazara, eta aldi berean, txistulariek Txomin San Sebastian zenak Astigarragan jasotako Iriarena joko dute. 

Hilaren 24an, Maru Soloresek ekoiztutako Aztarnak dokumentala proiektatuko dute, Emakumeon etxean. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera proiekzioari, eta doakoa da. Dokumental hau, memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia bati buruzkoa da: «gure bizitzaren lehen urteek, gogoratzen ez ditugunek, aztarna sakonak uzten dizkigute. Baina betirako ote dira aztarna horiek? Gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana». 

Ekainaren 25erako, Bidearen amaieran izeneko antzerkia oholtza gaineratuko du Hortzmuga teatroa taldeak. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia Erriberan, eta doakoa da. Antzerki hau, LGTBI+ eguna ospatzeko antolatu da, eta honakoa kontatuko dute antzezleek: «20 urteren ondoren Alzeihmerrak jotako aitak etxetik marikoia izateagatik botatako sema drag queenez jantzita topatuko du». Eta agendari amaiera emateko, ekainaren 26an, Aiztondo abesbatzak eta txirrisklako txistulariak bat egingo dute, euskal folkloreko doinuak eskainiz. Eguerdiko 13:00etan hasiko dira giroa jartzen, Erriberako atarian.

'Bidearen amaieran' antzerkia oholtza gaineratuko da, hilaren 25ean. 
 
 

EKAINEKO AGENDA

GAUR

10:30  Musika eguna: Roberto Almandoz musika eskola. Erriberan eta Kontxa Etxeberria plazan. 

11:00 Brodatze tailerra. Karen Rosentreterrekin. Erriberan. Gaztelaniaz.

12:15  Musika eguna: Ikasleen ikasturte amaierako ekitaldia. Antzokian. 

EKAINAK 20

19:30 Literatura: La Ceremonia del adios. Simone de Beauvoir.Erriberan. Jorge Carrerok zuzendutako saioa, gaztelaniaz. 

EKAINAK 23

19:00 San Joan zortzikoa kalez kale Txirriskla elkarteko txistularien eskutik. Foru plazan.

22:30 San Joan sua eta Astigarreko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute. 

23:00 Zezen suzkoa. Aldi berean txistulariek Txomin San Sebastian zenak Astigarragan jasotako Iriarena joko dute. 

EKAINAK 24

18:00 Dokumentala: Aztarnak. Emakumeon etxean, euskeraz (azpitituluekin). Sarrera doakoa.

EKAINAK 25

20:00 Antzerkia: Bidearen amaieran. Hortzmuga teatroaren eskutik. Erriberan, euskeraz. Sarrera doan. 

EKAINAK 26

13:00 Musika: Aiztondo abesbatza eta Txirrisklako txistulariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!