Musika eguna ospatuko dute gaur eta bihar, Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 00:00

Kontzertuak Erriberan, Kontxa Etxeberria plazan eta antzokian izango dira. Gaur, 18:00etan emango diete hasiera; bihar, berriz, 12:15etan. 

Ekaineko kultur agendaren barruan, egun berezia da gaurkoa Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskolarentzat. Izan ere, Musika eguna ospatuko dute bertako ikasleek, irakasleek eta taldeek. Horrela, bi egunez, hainbat kontzertu izango dira herrian barrena, eta musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dute herritar guztiek. 

 

Hitzorduak Erriberan, Kontxa Etxeberrian eta antzokian

Astigarraga askotariko doinuez bustiko da egun hauetan: saxofoia, gitarra, bateria, tronpeta, eta beste hainbeste instrumentu entzungo dira herriko hainbat txokotan. Gainera, talderen batean abeslaririk badago, astigartar abeslari finen ahotsak ere entzungo dira prestatutako emanaldietan. 

Hasteko, gaurkoan, arratsaldeko 18:00etan emango diete hasiera­ emanaldiei eta bihar, berriz, go­izeko 10:00etan. Ikasturte osoa ikasten eta piezak prestatzen ibilita, musika eskolako hainbat ikaslek eta taldek kontzertua eskainiko dute landutakoa herritarrei erakusteko. Ikuskizunak izango dira Erribera kulturguneko atarian eta Kontxa Etxeberria plazan, kalejiran. Ikasle gaztetxoenen emanaldia, berriz, antzokian izango da. Biharko jarri dute horretarako hitzordua, eguerdiko 12:15etan hasita.

Gaurko eta biharko kontzertuekin, amaiera emango diote ikasturteari, eta datorren urtera arte agurtuko dituzte ikus-entzuleak. Hori bai, ziur entseguekin jarraituko dutela udan, hori baita ikasle zein talde guztien pasioa. Hori horrela, antolatzaileek eta partehartzaileek bertaratzeko deia luzatu diete astigartar guztiei, giroa eta erakustaldia ziurtatuta egongo dira eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!