'Gure patua ehunduz'-en aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 00:00

Zenbait astigartar Kalean Ehuntzeko Munduko Egunaren ospakizunean.

Poesia eta ilustrazio liburua aurkeztuko dute Erriberan, 19:00etan. Bihar, bordaketa saio berezia izango da. 

Indarkeria Sexistaren Aurkako Matazak mugimenduak Gure Patua Ehunduz poesia eta ilustrazio liburua aurkeztuko du gaur, Erriberan, arratsaldeko 19:00etan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, «9 urtez partekatutako elkarlan, artibismo eta ahizpatasunaren ondoren», mugimenduak eskerrak eman dizkie beraiekin «denbora, abilezia eta feminismoa partekatu duten emakume guztiei». Horretarako aurkeztuko dute, hain zuzen ere, gaurko liburua: «Izan ere, bidai eta ekitaldiz beteriko bidaian zehar irakurri dizkiguten abesti, poema eta idatziak liburu batean batu ditugu».

Ekitaldia aurkeztuko du Josune Muñoz prologoaren idazleak. Gainera, solasaldian izango dira Josefina Salido Crespo, Pilar Rodríguez Arroyo, Karen Rosentreter eta Isabel Otero.

Bestalde, gaurko saioaz gain, biharko ere hitzordua jarri dute. Hain zuen, goizeko 10:00etan, Mil agujas por la dignidad mugimenduko Karen Rosentreter historiagile eta ehunketa-aktibista txiletarrak bordaketa tailer berezia eskainiko du Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!