Zinegotzi kargua utzi du EAJko Antton Costak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 00:00

Ezohiko Plenoa egin zuen Astigarragako Udalak, atzo eguerdian, zinegotzi batek bere kargua uztea erabaki duelako. EAJ-PNVko Antton Costa da kargua utzi duena, eta Olaia Pastorizak hartuko du bere tokia, alderdiaren zerrendako hurrengo biek uko egin ondoren: zerrendako bederatzigarrena zen Pastoriza. Aurreko legealdian, Euskara saileko zinegotzi izan zen Olaia Pastoriza, Jesus Mari Santos eta Zorione Etxezarraga alkate zirela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!