Udan sartzear gaude eta nabaria da tenperaturetan, gorantz baitoaz. Honek, gorputza freskatzeko gogoa areagotzen du, eta horregatik, Astigarragako udal igerilekua ireki dute gaur, eta irailaren 18ra arte mantenduko da irekita.
Igerilekura sartzeko hainbat aukera daude, besteak beste, kiroldegian abonatua izatea; Igerilekuko abonua egitea: familiakoa zein banakakoa egin daiteke. Haurrek, langabeek eta erretiratuek prezio berezia dute; eta azkena, eguneko sarrera erostea.
Horrez gain, Udalak aditzera eman du igerilekua erabiltzeko ez dela aldez aurretiko hitzordurik behar.