Ezohiko Plenoa deitu du Astigarragako Udalak, gaur eguerdirako. 12:00etan izango da, Pleno Aretoan; eta aurreko bi akten onarpenaz (maiatzaren 31koa eta ekainaren 7koa) eta galdera eta erreguen puntuez gain, bi gai bakarrik izango dituzte lantzeko: zinegotzi batek bere karguari uko egitea; eta zerrendako beste kide batek zinegotzi kargua hartzeari uko egitea.