Datorren ikasturtera begira jarri da Astigar Dantza Taldea, dagoeneko; eta jarri du hitzordua, 2022-2023 ikasturtean Astigar Dantza Eskolan aritu nahi duten gaztetxoentzat. Etzi izango da hori, ostegunarekin: Astigar elkartearen lokalean egongo dira (Santio Zeharra, Mirasol behea), arratsaldeko 19:00etatik aurrera, aurrematrikula egin nahi duten guztiei harrera egiteko.
Zehazki, 7 urtetik gorako haurrak dira, Astigar Dantza Eskolan aritu daitezkeenak, eta horiei guztiei luzatu diete deia, datorren ikasturtean dantzan aritzera animatzeko.