Larunbatean eman zitzaion hasiera 23 urtez azpiko Italiako Giroari, eta Enekoitz Azparren dago tartean. Esperientzia hartzea izango da astigartarraren helburu nagusia. Izan ere, afizionatu mailako munduko txirrindulari onenak ariko dira bertan, eta, gainera, kategoriako txirrindulari gazteenetakoa da Azparren. Astigartarraren asmoa argia da: esperientzia hartzea. Guztira zazpi etapaz osatutako lasterketa da gazteen Italiatako Giroa. Dagoeneko bi etapa egin dituzte, eta lehenengo etapan, sprintean amaitu zuen Azparrenek, tropelean helmugaratuz, garaipena bilatu gabe. Guztira 176 txirrindularik hartu zuten parte lehenengo etapan.
Gaur, hirugarren etapa
Bigarren etapan, 132garren postuan amaitu zuen Azparren astigartarrak, eta gaur izango du hirugarren etapa. Larunbatean emango zaio amaiera gazteen Italiako Giroari, eta asteazkenean izango dute txirrindulariek atsedena hartzeko eguna.