Urban-dance ikastaroan ibilitako haurrek emanaldia gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 13a, 00:00

Dagoeneko iritsi dira ikasturte amaierara Urumea bailarako ikastaroetako taldeak, eta horietako askok emanaldiak eskainiko dituzte datozen egunetan. Urban-dance ikastaroan ibilitako haurrek gaur dute hitzordua, Erriberako atarian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Ikasturtea amaitzeko dantza eskainiko dute kalean, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!