'Eskerrik asko, mintzalagun!' topaketa ekainaren 17an izango da Ikatzan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 12a, 00:00

Aurten ere, AEKren gidaritzapean, Mintzalagun egitasmoak bere bidea egin du Astigarragan. Urrian hasi eta ekainera bitartean, hainbat taldetan elkartuta, mintzalagunek aukera izan dute euskera praktikatzeko lasai eta giro atseginean; eta, bide batez, herriko tabernak eta kaleak euskeraz jantzi dituzte. Hala, ikasturteari merezitako bukaera emateko, Eskerrik asko, mintzalagun! topaketa antolatu du AEK-k, mahaiaren bueltan elkartzeko, merienda batez gozatzeko eta aurtengo esperientziak elkarbanatzeko. Ekainaren 17an, 19:00etan, Ikatza tabernan izango da topaketa. Oraindik egitasmoa ezagutu ez eta interesa duenik bada edo udaran nahiz datorren urtean egitasmoan parte hartu nahi duenik bada, ateak zabalik izango ditu. «Baldintza bakarra: euskeraz egitea», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!