Gaur da selfie lehiaketako argazkiak bidaltzeko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 12a, 00:00

Proposamenak aurkeztu daitezke udaletxeko erregistroan (pen-drive batean) edo telematikoki, Udalaren webgunearen bidez.

Ekainaren 5ean ospatu zen Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Horren haritik, astigartarrek ingurumenaren astea ospatu dute ekainaren 6tik hasita gaur arte. Udalak hainbat jarduera antolatu ditu azken egun hauetan eta, besteak beste, selfie lehiaketa jarri zuen martxan joan den astelehenean, Astigarragako heskai berdeak gaiarekin.

Gaur da lehiaketan parte hartzeko azken eguna eta, beraz, gaur arte bidali daitezke argazkiak. Parte hartzeko interesa dutenek, selfieak aurkeztu ditzakete udaletxeko erregistroan (pen-drive batean) edo telematikoki, Udalaren webgunean: www.astigarraga.eus.

Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketaren helburuak dira, beste batzuen artean, «ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzea eta Astigarragako heskai berdeei buruzko ezagutza zabaltzea». Hori horrela, selfiean gutxienez pertsona bat eta hesi berde bat agertu beharko dira.

Irabazleak eskuratuko du Astigarragako saltoki batean gastatzeko 50 euroko bonu bat. Informazio gehiagorako, kontsultatu lehiaketako oinarriak: https://labur.eus/djMVk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!