Urteroko ohiturari jarraituz, omenaldia egingo diete bihar, 80 urtetik gorako astigartarrei. Gure Izarra elkarteak antolatuta, Foru Plazan izango da ospakizuna. Goizean zehar, musikarekin girotuko dute herria, omenaldiari begira: aurrena, Txirrisklako txistularien diana aterako da 09:30etan; eta ondoren, txarangak egingo du kale buelta, 11:30etatik aurrera. Eguerdiko 12:45etan egingo dute omenaldia, Txomiñenen: meza, eta Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia.
Handik, Gure Izarra elkartera joango dira 14:30etan, bazkaltzera, opariak jasotzera, eta Alberro anaien soinu emanaldiaz gozatzera. 80 urtetik gorako astigartarrei deia egin diete, omenaldian parte hartzeko. k