Joan den igandean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna zela eta, ibaia garbitzeko txangoa antolatu zuten astigartarrek. Hondakin mordoa bildu zuten, baina, azaldu dutenez, «oraindik zabor asko gelditu da». Hala ere, goiz pasa bikain atera zen eta ingurumenaren aldeko erronkan aurrerapausoa eman zuten bertaratu ziren guztiek.