Santiotako Gazte Eguneko bazkarirako izenematea zabalik, ekainaren 19ra arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 00:00

Astigartarrak dagoeneko hasiak dira Santio Jaiak antolatzen. Uztailaren 23an izango da Gazte Eguna, eta Gazte Asanbladak bazkarirako izenematea zabaldu berri du. Ekainaren 19a da izena emateko azken eguna, Zipotzara bertaratuta. Izena ematerakoan, 20 euro ordaindu beharko dira eta, prezio horren barruan, kamiseta eta bazkarirako txartela sartuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!